×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 376 411 jeci@jecisl.com

Oso diseinu bisuala, Jeciren blogdun webgune berrian

Etiketatzen ditugun produktuen irudiak dira Jecin estreinatu dugun webgune berriko protagonista handiak. Helburu nagusia inprimatutako etiketak xehetasunez erakustea denez, gune berrian batik bat argazki handiak sartu ditugu, etiketatzearen xehetasuna eta zehaztasuna ikustea ahalbidetzen dutenak.

Jeciren webgunean, halaber, blog bat dago, eta haren bidez, askotariko produktuen etiketatzean ematen den zerbitzu zabalarekin lotutako berrikuntza guztiei buruzko informazioa eskuratu ahal izango du erabiltzaileak.

Jecin duela gutxi egindako produktu batzuen etiketez gain, Lasarten kokatutako enpresa honi buruzko informazio historikoa ere aurki dezake erabiltzaileak webgune berrian, bai eta enpresako makineria teknologikoari buruzko eduki interesgarriak ere. Instalazioak, Kalitatea eta Ingurumena azpiataletan, Jeciko etiketa autoitsaskorren fabrikazioko lan-prozesuari nahiz esperientziari buruzko informazio guztia osatzen da.