×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 376 411 jeci@jecisl.com

Kalitatea

Gure konpromisoa bikaintasunarekin

Kalitatea produktu bat ongi eginda egotea baino zerbait gehiago da. Kalitatea konpromisoa da, erantzukizuna, autoexijentzia, bermea, malgutasuna … Erantzuna ematen jakitea da. JECIn, gure bezeroengatik eta gure bezeroentzat egiten dugu lan: haien beharrei arreta jartzen diegu, ulertzen eta interpretatzen ditugu, aholku ematen diegu, gure esperientzian oinarrituta, eta beren produktuei balio handiagoa ematen laguntzen diegu.

Kalitatea JECIren lan-prozesu osoan zaintzen da: bezeroak lehen kontsulta egiten duenetik lana bidaltzen zaion arte, entregatzeko epeak zorrotz betez, bai eta kudeaketa-prozesuan zehar nahiz etiketatzearen ekoizpenean ere. Pertsonen gogo bizi eta ahalegin horri esker lortu dugu ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria.

Zintzotasuna eta begirunea ardatz hartuta, JECIko profesionalen lantalde osoak gardentasun osoz lan egiten du, zerbitzuaren legezkotasuna eta bermea ziurtatzen duten kode etiko guztiak betez.

Hobetzen jarraitzeko irrikak eta gure bezeroak asebetetzen jarraitzeko asmo irmoak gure bokazio nagusia bihurtzen dute gure lana.